Imserso
Instituto de Mayores y Servicios Sociales
Opor Programaren motatan eskaintzen diren plazak eskuratu ahal izateko beharrezkoa da aurretik eskariak baloratzea, honako aldagai hauen arabera:
Aldagai honetan eskatzailearen adina baloratzen da, pertsona nagusien parte-hartzea arautzen duten printzipioekin bat etorriz. Puntu bat lortzen da 60 urtetik gorako urte bakoitzeko. Gehienez ere 20 puntu eman ahal izango dira.
Adinaren baloraziorako erreferentzia, eskariak aurkezteko epea amaitzen den urteko abenduaren 31n eskatzaileak duen adina izango da.
Eskariak bi partaide dituenean, bien adina kalkulatuko da, pantailan sartutako parametroaren urtearen erreferentziarekin, bi adinen batez bestekoa kalkulatuz eta gorantz biribilduz.
Eskatzailearen eta, hala bada, bere senar/emazte edo bikotekidearen hileko diru-sarrerak baloratuko dira. Biek diru sarrerak dituztenean, bi diru sarrera horiek batu eta 1,33gatik zatituko dira.
Gehieneko puntuazioa 40 puntukoa izango da, eta diru sarreren balorazioa tarte jakin batzuen arabera egingo da.
Aldagai honen bitartez, eskatzaile berriek Programan parte har dezaten bultzatu nahi da.
Halaber, eta aurreko denboraldietako Programetan parte hartu duten erabiltzaileei dagokienez, oporrak hartu dituzten epealdia hartuko da kontuan ponderaziorako, eta bereizi egingo dira behe denboraldiko hilabeteak (abendua eta urtarrila) eta goi denboraldikoak (urria, azaroa, otsaila, martxoa, apirila, maiatza eta ekaina). Puntu honi dagokionez, Programaren azken bi denboraldiak hartuko dira kontuan.
Edonola ere, eta denboraldi batean birritan parte hartu duten pertsonei dagokienez, goi denboraldian bidaiatu dutela ulertuko da, bi bidaia horiek behe denboraldian izan badira ere.
Aldagai honetarako aurreikusi den gehieneko puntuazioa 50 puntukoa da.
Senar-emazteen edo izatezko bikoteen eskarien balorazioa egiteko orduan, bi pertsonen egoera hartuko da kontuan, eta beharrezkoa izango da biek ere partaidetzari buruzko eskakizun berberak betetzea, puntuazio altuagoa jaso ahal izateko.
Familia Ugarien Babeserako Legean ezarritakoa kontuan izanik, eta atal honen bitartez, Opor Programan parte hartzeko orduan lehentasuna emango zaie baldintza hori betetzen duten pertsonei.
Baremoan aurreikusten diren aldagai guztiak baloratu eta gero puntuazio berbera duen espedienterik baldin badago, espediente horiek eskatzaileen jaiotze dataren arabera ordenatuko dira.
Gurasoekin batera doazen eta urritasuna duten seme-alaben kasuan, ez dute inolako ponderaziorik izango, eta beti ere gurasoek jasotako puntuazioa izango dute.
© Instituto de Mayores y Servicios Sociales (Imserso) 2009
Dokumentu batzuk erabilerraztasun arazoak izan ditzakete. Imsersok konpromisoa hartzen du dokumentu horiek formatu erabilerrazean emateko hala eskatzen duen ororik.