Gobierno de España. Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad. Secretaría de Estado de Servicios Sociales e Igualdad. Imserso Imserso Instituto de Mayores y Servicios Sociales

Imsersoko edukietan bilatu

Informazio Atalak

Hemen zaude:  Hasiera  >  Zahartze aktiboa  >  Oporrak  > Eskaria

Eskaria

Joan den denboraldian bidaiatzeko akreditaturik egon bazina, ez da beharrezkoa beste eskari bat betetzea, izan ere, Imserso harremanetan jarriko baita zurekin, datuak berriztatzeko.

Horrelakorik ez bada eta Oporretako programan lehen aldiz hartzen baduzu parte edo garai bat parte hartu gabe egon bazara, eskaria bete beharko duzu. Eskaria web gune honen bitartez bete ahal izango duzu. Hala ere, eskaria Udaletxeetan, Gobernuko Ordezkaritzetan eta Azpi-ordezkaritzetan, gizarte zerbitzuetako zentroetan eta bulegoetan, etab. ere banatu izan da.

Eskakizun hori baliagarria izango da Oporretako Programako plazak eskuratu ahal izateko beharrezkoa den akreditazioa lortzeko eta Akreditatuen Datu Basean sartzeko. Bertan egongo da guri kontrakoa jakinarazi arte.

Adierazitako epearen barruan jasotako eskari guztiak prozesatu eta gero, Imsersok, duen plaza kopuru adina erabiltzaile akreditatuko ditu eta, behar izanez gero, dagokion baremazioa aplikatuko du, adinari, diru-sarrerei eta aurretik egindako bidaiei buruzkoa.

Iraila inguruan, eskatzaileek jakinarazpen bat jasoko dute, eta bertan honako hau jakinaraziko zaie:

  • Noiz jaso ditzaketen txartelak, plaza bermaturik izanik. Beraien bidaia, dauden bidaia erabilgarrien artean aukeratu beharko dute.
  • Barematu ondoren plaza bermaturik ez dutenen kasuan, Bidaia Agentziara zein egunetik aurrera joan daitezkeen jakinaraziko zaie, jomuga baterako edo besterako edo data baterako edo besterako hutsunerik dagoen ala ez ikusteko.

Datuak ez badira betetzen, edo datuetan gezurra adierazi dela frogatzen bada, eskaria bertan behera utziko da.

Eskariak biltzeko aukera probintzia bereko eskatzaileen artean baino ezin izango da egin. Kasu horietan kontuan izan beharko da aukeraturiko jomugak eta lehentasunen ordena berbera izan beharko dela bi eskarietan.

Jada ez da zertan Nortasun Agiri Nazioanalaren fotokopia gehitu behar eskariarekin batera. Dena den, horrek ez du esan nahi agiri hori ez denik eskatuko bidaiak erreserbatzeko orduan eta bidaien hasieran.

© Instituto de Mayores y Servicios Sociales (Imserso) 2009

Dokumentu batzuk erabilerraztasun arazoak izan ditzakete. Imsersok konpromisoa hartzen du dokumentu horiek formatu erabilerrazean emateko hala eskatzen duen ororik.